martes, 20 de septiembre de 2011

Hezkuntza osagarria

Kaixo irakurleok!

    Hamaika buelta eman ostean, Hezkuntza osagarriari buruz mintzatuko den Blog hau, bitakora hau alegia, osatzea erabaki dut. Nire ustez, hezkuntza, osoa izateko klasetik eta kurrikulumetik kanpo landu behar diren balore eta bizi-esperientziak daude; horretarako hamaika baliabide aurki ditzakegu, bai hezkuntza informalean, bai hezkuntza ez-formalean. Hauetaz bietaz gain, hezkuntza formalean lantzeko baliabide mordoa dagoenez, batzuk aipatzekoak direla deritzot.

   Hortaz, hezkuntza munduaren inguruan hobekuntzak, baliabideak jarduerak, ariketak, esperientziak, ... komentatzeko balioko du batez ere bitakora honek. Espero dut zuen gustukoa eta baliogarria izatea.