jueves, 15 de diciembre de 2011

=)

Ondo da irakurle maiteok!
Momentuz deskantsu baterako unea iritsi zaidalakoan nago, baina laster itzuliko naiz beste berri gehiagorekin!
Espero dut zerbaitean lagundu izana!
hurrengora arte!

Baloreak landuz

Eskola batean edota astialdian bideo bat jarriz eta gero ikusitakoaren inguruan eztabaida bat eginez asko ikas daiteke.

http://www.youtube.com/watch?v=Gjjf5a50u4s

Bideoa ikusi ostean, galdera batzuk egin diezaiekegu ikasleei eta hortik abiatuz, ondorio batzuetara iritsi.
galderak, honakoak izan daitezke:

  • Nola sentitu zara bideoa ikusterakoan?
  • Zer gustatu zaizu bideotik? Zergatik?
  • Uste al duzu benetan gertatzen den egoera dela?
  • Zer aldatuko zenuke?
  • Nola?
Horrelako galderen bidez bidera dezakegu gure helburura iritsi arte.

PAS

Zer da hau?
  Portugaleteko aisialdi sareari esaten diogu PAS. Honetan, Portugaleten aisialdian hezitzen dutenen arteko bilerak, batzordeak, jarduerak, ariketak, ... ematen dira, guztion koordinazio on baten bitartez hezkuntza osatua lortzeko asmoz. Egin zuk zeurea zeure eremu hurbilean! guztion artean lortuko dugu eta!

Eskaut talde motak

Hamaika talde mota daude eta nahiz eta guztiak mugimendu berdinean egon, bakoitzak bere berezitasunak ditu. Hona hemen proposamen batzuk. Interesgarriak suertatzen bazaizkizue, joan eta bizi zaitezte!


Eta beste horrenbeste aurki ditzakegu

Zer egin astialdiarekin

Askotan ez dakigu zer egin soberan daukagun denborarekin edota hezkuntza osoago batera eraman nahi dugu. baina zer egin dezakegu horrelako egoera batean?

Hamaika irtenbide posible daude; nik gaurkoan proposatutakoa zera da, eskaut munduan bueltaka aritzea, hain zuzen. Astialdian hezitzen duen entitate mota honek, herriarekiko, naturarekiko, gizartearekiko, usteekiko, ... hezkuntza eta bizikidetza bereziki landuko ditu.

Oso mugimendu handia da, Badem Powelek osatua eta gaur egun bilakatu den mugimendua Bizkaian euskalerrikoeskautakbizkaia erakundeak darama. Proposamen honekin, umeen hezkuntza osoago bat iradokitzen da.

Hodeiak sarean

Azkenaldi honetan, hodeiak direla eta ez direla hinbat sistema atera dira sarera. Haien funtzioa zein den badakigu: web markatzaile modura erabil dezakegu, blok modura, irudiak gordetzeko "karpeta" modura eta idatzirizko dokumentuak gordetzeko gune modura.

Baina, ... non aurki dezakegu horrelako sistema eskaintzen digun sistemaren bat? zein da aukera egokiena?
Nik behintzat ez diot aukera hoberena denik, baina egunean egun, CNET-ek munduko hamar onenen artean kokatu duena aukeratu dut nik, Diigo, alegia.

Honek, dohainik lan egiteko aukera eskaintzeaz gain, taldeka ere lan egiteko aukera dauka, taldeean munduak zabalduz. Beraz, badakizue, Diigo eta, ... zabaldu zuen web-ak!

Eskola 2.0 Baliabideak

 Oso garrantzitsua da baliabideak ezagutzea. Horretarako, klikatu "Baliabideak" hitzean.