jueves, 15 de diciembre de 2011

Jardunaldiak 2.0

Web 2.0 dela eta ez dela, gora eta behera dabil hezkuntza munduan sartuta dabilen jende guztia. Zertarako balio ote du? Zer arraio da? Beneta al da baliogarria?

Galdera hauei guztiei erantzuna eman ahal izateko, hamaika web gune jarraitzeko edota sortzeko proposamen ugari daude. Ohikoa den beste aukera bat, zera da, gaiari buruz ezagutzak dituen lagun bati galdeketa egitea.

Hala ere, metodo hauek orokorrean ez dira nahikoa izaten gaiari buruz kontrol osoa izan nahi badugu. Hortaz, zer egin dezakegu?

Oso aukera ona da jardunaldi batera joatea. Sevillan, Madrilen, Granadan, Bilbon, ... egindakoek azken urte hauetan oso harrera ona izan dute eta joandako pertsonen hitzetan, oso probetxugarriak izan dira.

Hortaz, badakizue irakurleok, gonbidapena egiten dizuet horelako jardunaldi batzuetara joateko, interesa izanez gero, noski.

No hay comentarios:

Publicar un comentario