lunes, 12 de diciembre de 2011

Hezkuntza astialdian 2


Hemen gaude berriro ere irakurle maiteok!
Azkeneko postean astialdian ematen den metodo bat aztertzen egon ginen eta gaurkoan ere gai honekin jarraituko dugu, garrantzizkoa iruditzen baitzait irakasleok, hezitzaile garen heinean, baliabide desberdinak ezagutu eta izatea. Gaurkoan “brainstorming” edo ideia-jasa zer den azalduko dugu.

Hamaika ideia ateratzeko metodo ona da, oso eraginkorra praktika hartzen bada erabiltzen. Bere erabilpena oso sinplea da ere. Pertsona bakoitzak lantzen ari den gaiarekin lotuta bururatzen zaizkion gauza guztiak esango ditu eta apuntatuko dira paper edota orrialde batean. Horrela pertsona guztiekin egingo da eta ideia asko aterako dira pertsona desberdinetatik ateratakoak. Ideia horiek guztiak hartuta, irakurrita eta batuta, beste ideia berria atera ahal izango da, zeina proiektu bat, lan bat, azterketa bat, ebaluazio bat, … egiteko balioko du.

Umeekin frogak egin ditut pertsonalki metodo hau frogatzeko eta 7-8 urtetik gorakoekin erantzun positiboak ematen dituztela esan dezaket. Besterik gabe, soilik falta zait esatea espero dudala teknika hauek erabilgarriak izatea zuentzat eta hurrengo egunean jarraituko dugula metodo desberdinak lantzen eta aztertzen.
Ondo izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario