jueves, 15 de diciembre de 2011

=)

Ondo da irakurle maiteok!
Momentuz deskantsu baterako unea iritsi zaidalakoan nago, baina laster itzuliko naiz beste berri gehiagorekin!
Espero dut zerbaitean lagundu izana!
hurrengora arte!

Baloreak landuz

Eskola batean edota astialdian bideo bat jarriz eta gero ikusitakoaren inguruan eztabaida bat eginez asko ikas daiteke.

http://www.youtube.com/watch?v=Gjjf5a50u4s

Bideoa ikusi ostean, galdera batzuk egin diezaiekegu ikasleei eta hortik abiatuz, ondorio batzuetara iritsi.
galderak, honakoak izan daitezke:

  • Nola sentitu zara bideoa ikusterakoan?
  • Zer gustatu zaizu bideotik? Zergatik?
  • Uste al duzu benetan gertatzen den egoera dela?
  • Zer aldatuko zenuke?
  • Nola?
Horrelako galderen bidez bidera dezakegu gure helburura iritsi arte.

PAS

Zer da hau?
  Portugaleteko aisialdi sareari esaten diogu PAS. Honetan, Portugaleten aisialdian hezitzen dutenen arteko bilerak, batzordeak, jarduerak, ariketak, ... ematen dira, guztion koordinazio on baten bitartez hezkuntza osatua lortzeko asmoz. Egin zuk zeurea zeure eremu hurbilean! guztion artean lortuko dugu eta!

Eskaut talde motak

Hamaika talde mota daude eta nahiz eta guztiak mugimendu berdinean egon, bakoitzak bere berezitasunak ditu. Hona hemen proposamen batzuk. Interesgarriak suertatzen bazaizkizue, joan eta bizi zaitezte!


Eta beste horrenbeste aurki ditzakegu

Zer egin astialdiarekin

Askotan ez dakigu zer egin soberan daukagun denborarekin edota hezkuntza osoago batera eraman nahi dugu. baina zer egin dezakegu horrelako egoera batean?

Hamaika irtenbide posible daude; nik gaurkoan proposatutakoa zera da, eskaut munduan bueltaka aritzea, hain zuzen. Astialdian hezitzen duen entitate mota honek, herriarekiko, naturarekiko, gizartearekiko, usteekiko, ... hezkuntza eta bizikidetza bereziki landuko ditu.

Oso mugimendu handia da, Badem Powelek osatua eta gaur egun bilakatu den mugimendua Bizkaian euskalerrikoeskautakbizkaia erakundeak darama. Proposamen honekin, umeen hezkuntza osoago bat iradokitzen da.

Hodeiak sarean

Azkenaldi honetan, hodeiak direla eta ez direla hinbat sistema atera dira sarera. Haien funtzioa zein den badakigu: web markatzaile modura erabil dezakegu, blok modura, irudiak gordetzeko "karpeta" modura eta idatzirizko dokumentuak gordetzeko gune modura.

Baina, ... non aurki dezakegu horrelako sistema eskaintzen digun sistemaren bat? zein da aukera egokiena?
Nik behintzat ez diot aukera hoberena denik, baina egunean egun, CNET-ek munduko hamar onenen artean kokatu duena aukeratu dut nik, Diigo, alegia.

Honek, dohainik lan egiteko aukera eskaintzeaz gain, taldeka ere lan egiteko aukera dauka, taldeean munduak zabalduz. Beraz, badakizue, Diigo eta, ... zabaldu zuen web-ak!

Eskola 2.0 Baliabideak

 Oso garrantzitsua da baliabideak ezagutzea. Horretarako, klikatu "Baliabideak" hitzean.

web 2.0 ren oinarriak

  1. 2.0 izatearen jarrera
  2. Irakasle eta zuzendariek webaren kontrola hartzea zentzu hezitzailean
  3. Zentruaren egoera pedagogikoa eta teknologikoa aztertzearen beharra
  4. Irakaslegoarentzat aholkuak
  5. Familientzako aholkuak
  6. Ikaslegoaren konplizitatea mantendu
  7. Pentsatzeko astia, modu alternatiboan pentsatzea, konektatzea, arintasunez pentsatzea, emozioak plazaratzea, adimena poztea eta guztion artean lana egitea
  8. Sormena eta eraberritzea izatea
  9. Nolabaiteko "kaosa" onartzea ikasgelan
  10. Gaur egungo trantsizioa ulertzea
Bhein oinarri hau izanda, askoz errazagoa izango da Web 2.0 ulertzea. Baina zalantza izpirik izatekotan edo, hona hemen bere mapa kontzeptuala, askoz hobeto ulertzeko: http://internality.com/web20/files/mapa-web-20.pdf

Jardunaldiak 2.0

Web 2.0 dela eta ez dela, gora eta behera dabil hezkuntza munduan sartuta dabilen jende guztia. Zertarako balio ote du? Zer arraio da? Beneta al da baliogarria?

Galdera hauei guztiei erantzuna eman ahal izateko, hamaika web gune jarraitzeko edota sortzeko proposamen ugari daude. Ohikoa den beste aukera bat, zera da, gaiari buruz ezagutzak dituen lagun bati galdeketa egitea.

Hala ere, metodo hauek orokorrean ez dira nahikoa izaten gaiari buruz kontrol osoa izan nahi badugu. Hortaz, zer egin dezakegu?

Oso aukera ona da jardunaldi batera joatea. Sevillan, Madrilen, Granadan, Bilbon, ... egindakoek azken urte hauetan oso harrera ona izan dute eta joandako pertsonen hitzetan, oso probetxugarriak izan dira.

Hortaz, badakizue irakurleok, gonbidapena egiten dizuet horelako jardunaldi batzuetara joateko, interesa izanez gero, noski.

Berriak

Guztiok gabiltza gora eta behera teknologia berriak direla eta. Azken berriak jakitea beti izango da premia bat. Horretarako, web garrantzitsuak zeintzuk diren jakitea beti da gomendagarria. Blog honetan izan ditugun sarreretan baliabideak joan gara deskubritzen. Nola da posible lehendik ez ezagutzea gaur erabiltzen ditugun errekurtso asko et asko?

Halako blogek ahalbidetzen dute honelako jarrera eta ni http://www.weblearner.info/ blogaren jarraitzaile bezala asko nabil ikasten interneteko 2.0 baliabideei buruz.

Bestalde badago beste pentsamolde bat esaten duena beti eran irakatsi behar dugula, giza kontaktua ez galtzeko.
Nik uste dut bien arteko lotura bat izan behar dela.

ETA ZUEK, ZER DERITZOZUE?

Lehen hezkuntzan baliabideak

Web 2.0-ri buruz etengabe ari gara hizketan, oso garrantzitsua iruditzen baitzaigu eskoletan eta batez ere ikasgeletan kontzeptu hau lantzea. Mundua ikusteko ikuspegi honetan sartzerakoan, etengabeko "feedback"-a lantzen ari da eta ikasle-irakasle arteko erlazioan informazio, kontzeptu, ideia edota gaitasunak elkartrukean daude etengabe. Horregatik badaude hamaika webgune interesgarri baliabide teknologikoak batzen ari direnak irakasleon artean elkarbanatzeko.

http://www.terueltirwal.es/redred/primaria.html webgune honetan, adibidez, lehen hezkuntzarako material ugari daude eta fundazio askok egiten dituzten lanak direla medio lortzen da egitasmo hau aurrera eramatea.

Badira orrialde asko zeinetan landu egiten dituzten kontzeptu anitz interpeques bezalakoa. Eskoletan emango den ikuspegiari adi egon behar gara irakasle berriok!

Hezkuntza 2.0 baliabideak

Arantzabela ikastolak, proiektu eta baliabide bilketa bat egin du zeinean baliabide, jarduera, ariketa, ... multzoa plazaratu duen. Honek mota askotariko baliabideak aurkezten ditu. Grimm proiektuak adibidez, aldizkari baten funtzioa betetzen du. http://www.proyectogrimm.net/

http://www.educalim.com/biblioteca/mate/mate.html web orrialde honetan, matematikako ariketak prestatzen, programatzen eta proposatzen jardun dezakegu. Horrela, ikasleek haien etxetik bertatik jaso ditzakete etxarako lanak, ordenagailutik mugitu ere egin barik.

Azken aldi honetan, arbela digitalari buruz asko hitz egin da eta hau erabiltzen ikasteko laguintza ematen du honek: http://exchange.smarttech.com/index.html#tab=0

sartu eta erabili! ez gelditu atzean!

Beste hainbat blog

Hezkuntzaren eremuari dagokionez, anitzak dira landu beharreko gaiak. Horregatik, edotariko pertsona motak egin dezake blog bat. Horrela, magisteritzako ikasle askok hamaika blog egin dituzte gai desberdinak lantzen dituztenak:

www.hezkuntzadigitala.blogspot.com
Blog honetan, Aritz Gómez-ek web 2.0 ri buruz minmtzatzen digu eta azalpenak egiten dizkigu honi buruz.

teknologiaberriaketahezkuntza1.blogspot.com/
Honetan, ostera, Iñigo Gomez-ek teknologia berriak jatrtzen ditu ikaslearekin kontaktuan.

www.kirolak-gorka.blogspot.com
Kirolei buruzko informazioa bilatzekotan, Gorka Guerraren bloga jarrai dezakegu.

aitorotaola.blogspot.com/
Arrazakeriaren gaia jorratzekotan, Aitor Fernandezen bloga da gure aukera.

goizezmusika.blogspot.com/
Musika baldin bada gure interesgunea, Jon Goffard-ek prestaturiko bloga izango da gure aukera.

Beste gai batzuk landu nahi baldin baditugu, gure ikaskideek prestaturiko blogak aukeratzea besterik ez dugu:
http://hezkuntzateknologia.blogspot.com/

Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak

Eskolaz kanpoko eta barneko jarduerak egitea oso onuragarria izan daiteke ikaseentzat. Honen arazoiak argi daude, jarduera hauek haien interesa eta motibazioa pizten dute eta gaitasunak eskuratzen laguntzen ditu ikasleak.
Nafarroako foru aldundiak, http://www.educacion.navarra.es/portal/?languageId=6 bere web orrialdean proposatu egiten dizkigu hamaika jarduera eta egitasmo. Hauekin, ikasleen formazio osatuago bat lortu dugulakoan nago. Foruak proposatzen dituen jarduera berezi bi aipatuko ditut, hizkuntzalaritza lantzeko baliogarriak direnak:

-Ipuin kontaketa ingelesez
-Eskolaz kanpoko tailerrak ingelesez eta frantzesez

Hauek biak direla medio, literaturarako sentsibilitatea, hizkuntza bera, mintzamena, idazmena, ... landu ahal izango ditu ikasleak eta berarekin ere irakasleak. Horrela bi norabideetan jarduten duen hezkuntza izango da.

Formazio bila

Kaixo irakurleok!
Oraingo sarreran, zenbaiteko formazioaren beharrean egotekotan ikuskatzeko orrialde bat aurkeztuko dizuet:
http://www.educaweb.com/, alegia.

Orrialde honek edozein motatako formazioen zerrendak dauzka bere baitan, bakoitzaren beharrak asetzeko asmotan. Horrela, lehen hezkuntzan, infformatikan, ekonomian, master eta graduondokoetan, oposizioetan ... formakuntzakeskeintzen ditu.

Baina ez zaituztet gehiago zorabiatuko, behar izanez gero, sartu eta aprobetxatu!

Herraminta Didaktikoak

Beste sarrera batean komentatu genuen lez, hamaika herraminta eta material didaktiko daude web 2.0 proiektuan sartzen direnak. Honen lana errazteko, gaur, helbide bat aurkeztuko dizuet, beharra izatekotan, edo. Aurkezten dizuedan gunea educatonic da, hain zuzen: http://www.educacontic.es/

Orrialde honetan, eskoletan erabiltzeko baliabide ugari daude eta baita ere herraminta asko; izan ere, aurkeztu egten dizkigu eta pixka bat azaldu gure mesederako. Honen adibide erraza da http://www.zygotebody.com/# -rena. Aplikazio honekin, giza gorputza eta bere egituraren barnetik pasiera egiten ikasten da, modu entretenigarri eta interaktibo bat dela medio.

Beste aplikazio edota orrialde proposamenaren adibide da http://catedu.es/chuegos/control/pasa.swf hau, telebistako "pasapalabra" programa emulatzen duena, alegia. Honekin jokuaren bidez landu egin daitezke eduki anitz.

Besterik gabe, espero dut probetxuzkoa izatea eta beste sarrera batzuetan azalduko ditut beste herraminta batzuk.

lunes, 12 de diciembre de 2011

Hezkuntza astialdian 2


Hemen gaude berriro ere irakurle maiteok!
Azkeneko postean astialdian ematen den metodo bat aztertzen egon ginen eta gaurkoan ere gai honekin jarraituko dugu, garrantzizkoa iruditzen baitzait irakasleok, hezitzaile garen heinean, baliabide desberdinak ezagutu eta izatea. Gaurkoan “brainstorming” edo ideia-jasa zer den azalduko dugu.

Hamaika ideia ateratzeko metodo ona da, oso eraginkorra praktika hartzen bada erabiltzen. Bere erabilpena oso sinplea da ere. Pertsona bakoitzak lantzen ari den gaiarekin lotuta bururatzen zaizkion gauza guztiak esango ditu eta apuntatuko dira paper edota orrialde batean. Horrela pertsona guztiekin egingo da eta ideia asko aterako dira pertsona desberdinetatik ateratakoak. Ideia horiek guztiak hartuta, irakurrita eta batuta, beste ideia berria atera ahal izango da, zeina proiektu bat, lan bat, azterketa bat, ebaluazio bat, … egiteko balioko du.

Umeekin frogak egin ditut pertsonalki metodo hau frogatzeko eta 7-8 urtetik gorakoekin erantzun positiboak ematen dituztela esan dezaket. Besterik gabe, soilik falta zait esatea espero dudala teknika hauek erabilgarriak izatea zuentzat eta hurrengo egunean jarraituko dugula metodo desberdinak lantzen eta aztertzen.
Ondo izan!

jueves, 10 de noviembre de 2011

Hezkuntza astialdian 1

Kaixo irakurleok! Gure gaiari jarraipena emateko, astialdian ematen diren hezkuntza metodo batzuk aztertuko ditugu.

Eskoletan ematen den hezkuntza formalarekin batera, hezkuntza ez-formala aurki dezakegu osagarri gisa hezkuntza oso eta beteago bat eskuratzeko. Heziketaren alderdi honetan landu egiten dira beste arlo batzuk zeinak hezkuntza formalean(ikastetxeetan, esaterako) garatu egiten ez diren. Honela, baloreak, sinesmenak, usteak, jarrerak, portaerak, mekanikak, … barneratuko eta garatuko dira. Hau lortzeko, dinamika eta jarduera mugituak egitea aukera ona da, nire ustez. Gaur azalduko dugun modua, “rolplaying”  gisa ezagutzen den dinamika mota da.

Jarduera honetan, egoera bat azalduko da eta pertsonaia desberdinen artean ”rol” edota paper desberdinak banatuko dira; zeinetan jakindako egoerari aurre egiteko papera hartu eta “mozorrotu” beharko da pertsonaia bakoitza. Horrela, paper desberdina jokatuko duten hamaika pertsona egongo dira arazo edo ataska horri erantzuna emateko prest ikuspuntu desberdinak dituztenak.

Guztien iritziak entzun ostean eta galdera batzuei erantzun eta gero, bakoitzak izandako paperetik atera eta orduan bakoitzaren iritzi pertsonaletik aztertuko da lehen planteaturiko problema. Horrela, aztertu ahal izango dugu nola ikuspuntuak aldatzen diren , besteen iritziak entzuten ikasiko dugu eta aldi berean, besteen ikuspuntua errazago ulertzen lagunduko digu.

Espero dut probetxuzkoa izatea, besterik gabe, hurrengora  arte!

martes, 18 de octubre de 2011

Nor naiz ni?

    Behin blogari sarrera emanda, nire burua aurkeztea baino ez zait falta.


    Lehen hezkuntzako magisteritzako bigarren maila ikasten duen 19 urteko mutila naiz ni. Eneko Garcia dut izena eta Bizkaitarra naiz, Portugaletekoa, alegia.
    Musika dut atsegin eta kitarra eta zeharkako txirula jotzen dakizkit. Kirola ere dut gustuko eta saskibaloiean aritzen naiz talde batean. Honetaz gain, astialdirako eskaut talde batean arduraduna naiz eta 8 urtetik gorako umeekin nabil lanean. Esperientzia guzti hauetatik abiatuz eta beste tokietatik informazioa hartuz espero dut blog hau osatzea modu egoki batean. 
    Hurrengora arte!

martes, 20 de septiembre de 2011

Hezkuntza osagarria

Kaixo irakurleok!

    Hamaika buelta eman ostean, Hezkuntza osagarriari buruz mintzatuko den Blog hau, bitakora hau alegia, osatzea erabaki dut. Nire ustez, hezkuntza, osoa izateko klasetik eta kurrikulumetik kanpo landu behar diren balore eta bizi-esperientziak daude; horretarako hamaika baliabide aurki ditzakegu, bai hezkuntza informalean, bai hezkuntza ez-formalean. Hauetaz bietaz gain, hezkuntza formalean lantzeko baliabide mordoa dagoenez, batzuk aipatzekoak direla deritzot.

   Hortaz, hezkuntza munduaren inguruan hobekuntzak, baliabideak jarduerak, ariketak, esperientziak, ... komentatzeko balioko du batez ere bitakora honek. Espero dut zuen gustukoa eta baliogarria izatea.