jueves, 15 de diciembre de 2011

Hodeiak sarean

Azkenaldi honetan, hodeiak direla eta ez direla hinbat sistema atera dira sarera. Haien funtzioa zein den badakigu: web markatzaile modura erabil dezakegu, blok modura, irudiak gordetzeko "karpeta" modura eta idatzirizko dokumentuak gordetzeko gune modura.

Baina, ... non aurki dezakegu horrelako sistema eskaintzen digun sistemaren bat? zein da aukera egokiena?
Nik behintzat ez diot aukera hoberena denik, baina egunean egun, CNET-ek munduko hamar onenen artean kokatu duena aukeratu dut nik, Diigo, alegia.

Honek, dohainik lan egiteko aukera eskaintzeaz gain, taldeka ere lan egiteko aukera dauka, taldeean munduak zabalduz. Beraz, badakizue, Diigo eta, ... zabaldu zuen web-ak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario