jueves, 10 de noviembre de 2011

Hezkuntza astialdian 1

Kaixo irakurleok! Gure gaiari jarraipena emateko, astialdian ematen diren hezkuntza metodo batzuk aztertuko ditugu.

Eskoletan ematen den hezkuntza formalarekin batera, hezkuntza ez-formala aurki dezakegu osagarri gisa hezkuntza oso eta beteago bat eskuratzeko. Heziketaren alderdi honetan landu egiten dira beste arlo batzuk zeinak hezkuntza formalean(ikastetxeetan, esaterako) garatu egiten ez diren. Honela, baloreak, sinesmenak, usteak, jarrerak, portaerak, mekanikak, … barneratuko eta garatuko dira. Hau lortzeko, dinamika eta jarduera mugituak egitea aukera ona da, nire ustez. Gaur azalduko dugun modua, “rolplaying”  gisa ezagutzen den dinamika mota da.

Jarduera honetan, egoera bat azalduko da eta pertsonaia desberdinen artean ”rol” edota paper desberdinak banatuko dira; zeinetan jakindako egoerari aurre egiteko papera hartu eta “mozorrotu” beharko da pertsonaia bakoitza. Horrela, paper desberdina jokatuko duten hamaika pertsona egongo dira arazo edo ataska horri erantzuna emateko prest ikuspuntu desberdinak dituztenak.

Guztien iritziak entzun ostean eta galdera batzuei erantzun eta gero, bakoitzak izandako paperetik atera eta orduan bakoitzaren iritzi pertsonaletik aztertuko da lehen planteaturiko problema. Horrela, aztertu ahal izango dugu nola ikuspuntuak aldatzen diren , besteen iritziak entzuten ikasiko dugu eta aldi berean, besteen ikuspuntua errazago ulertzen lagunduko digu.

Espero dut probetxuzkoa izatea, besterik gabe, hurrengora  arte!